Xajuandeiko Auzo-lokala: auzokideen arteko harremanak sustatzeko, elkarlana bultzatzeko eta auzoari elkargune ireki eta parte-hartzailea eskaintzeko sortua da. Auzotarrek zein herritarrek topatzeko, ideiak partekatzeko eta auzoko bizitza sozial, kultural eta komunitarioa elkarrekin eraikitzeko espazio bateratua izatea du helburu.
Aldi berean, auzo-lokala guztiona denez, txukun, garbi eta errespetuz zaindu behar da. Erabiltzaile guztien ardura da espazioa egoera onean mantentzea, erabilera egoki eta arduratsua eginez, gainerako auzokideek ere baldintza berdinetan gozatu ahal izan dezaten.