Baigerako aretoa


72 metro koadroko azalera du eta 50 aulki ditu, bakoitza bere idazteko euskarriarekin, hizlariarentzako mahai handiarekin eta eserlekuekin batera. Aretoak proiektorea du, arbela, eta soinu ekipoa ere bai. Urte guztian hartzeko aukera, 08:00etatik 23:00etara.

  • Aretoa erreserbatu ondoren, Azpeitiko Udaltzaingora joan behar da giltza hartzera, eta bertan Nortasun Agiria aurkeztu
  • Erreserbak, gehienez, hilabete aurretik egin ahalko dira
  • Urte guztian hartzeko aukera, goizeko 08:00etatik 23:00etarako ordutegian
  • Egoera edo baldintza berezien kasuan, udaletxean aparteko eskaria egin beharko da, eta kasu horiek banan bana aztertuko dira.
Baigerako aretoa