Sindikatu Zaharreko areto txikia
44 metro koadroko azalera du, eta 35 aulki ditu, bakoitza bere idazteko euskarriarekin, hizlariarentako mahai handi eta eserlekuekin batera. Arbela eta proiektorea ditu aretoak. Urte guztian hartzeko aukera, 08:00etatik 23:00etara (urtarrilera arte, okupatua)
- Aretoa erreserbatu ondoren, Azpeitiko Udaltzaingora joan behar da giltza hartzera, eta bertan Nortasun Agiria aurkeztu
- Erreserbak, gehienez, hilabete aurretik egin ahalko dira
- Urte guztian hartzeko aukera, goizeko 08:00etatik 23:00etarako ordutegian
- Egoera edo baldintza berezien kasuan, udaletxean aparteko eskaria egin beharko da, eta kasu horiek banan bana aztertuko dira.
Erreserba egiteko, egin klik nahi duzun egun eta orduan egutegiaren gainean.