Gaztelekua


GAZTELEKUA haur eta nerabeen parte hartzearekin eta profesional hezitzaileen bide-laguntzarekin eraikitako zerbitzuak da. Izen Ematea beharrezkoa da.

COVID-19aren hedapenak sortutako egora berri honetan, inoiz baino garrantzitsuagoak dira haurrak eta nerabeak bizitzarako trebatzen dituen hezkuntza ez-formaleko zerbitzu horiek. Zergatik?

- Haur-nerabeen beharrak eta nahiak asetzen direlako.
- Hezkuntza formalean zein eskolaz kanpoko jardueretan eskuratzen ez dituzten gaitasunak eta balioak barneratzen dituztelako.
- Haur-nerabeek bizitzarako gaitasunak lantzen dituztelako, herritar aktibo eta autonomo izan daitezen.
- Elkarrekin bizitzen ikasten dutelako: beren artean errespetua, elkar entzutea, taldean lan egitea...
- Protagonistak direlako bertan, eta eurentzako espazioa delako.
- Egitaraua, ekintzak... zehazteko garaian parte-hartze aktiboa dutelako.
- Herriko beste eragileekin harremanetan dagoelako, komunitatean.
- Zerbitzu profesionalak direlako, eta euskaraz gozatu daitekeelako.
- Jende berria eta anitza ezagutzeko aukera ematen dielako, guztientzako irekia delako.

Gure zerbitzuak gune seguruak izan daitezen, ezinbestekoa da haur, nerabe, guraso, arduradun eta hezitzaileen laguntza. Zentzu horretan, jarraian agertzen diren neurriak hartu eta bete behar ditugu guztiok.

ZERBITZUETAKO IZEN EMATEA

- Zerbitzuetako erabiltzaile izan nahi duen orok izen ematea bete behar du.
- Izen ematean bertan hainbat konpromiso onartzen dituela baieztatu behar du.
- Izen ematea on line edo zerbitzuan bertan egiteko aukera egongo da, betiere aurrez hitzordua hartuta; hala ere, on line egitea gomendatzen da. https://azpeitia.eus/images/2020/sansebastianak/Gaztelekua_izen_ematea-azkena.pdf

Gaztelekua

Erreserba egin

Egin klik erreserbatu nahi duzun ordutegian. Ordutegi bakoitzeko zenbakia libre dagoen plaza kopurua da.